(Leialtasuna Harremanetan III) Uste duzu zeure bikotekidea inoiz desleiala izan dela zurekin?
Manage episode 289864554 series 2850185
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten duten podcasta da "Kaixomaitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.
Hamaikagarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin 2020ko "Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa"-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.
Leialtasuna Harremanetan atala aztertzen bukatu dugu, sexuinkestaren laugarren eta azken atala. Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:
G53 - Zure bikotekideari inoiz desleial izanez gero, eta beste modu batera horren berri jakingo ez lukeela jakinez gero, aitortuko zenioke desleialtasuna?
G54 - Onartuko zenuke, elkarrekin hitzegin ondoren, zeure bikotekideak beste norbaitekin harreman sexualak izatea?
G55 - Aukera hauetatik noiz gertatzen da zuretzat desleialtasuna?
G56 - Uste duzu zeure bikotekidea inoiz desleiala izan dela zurekin?
G57 - Galdetu diozu inoiz zeure bikotekideari zurekin desleiala izan den?
12 episodi